viernes, 27 de noviembre de 2009

Giza ugalketa

Gizakiok nola ugaltzen garen ikasteko, ikus itzazue ondorengo bideoak (gazteleraz).





Bizidunen funtzioak

Izaki bizudun guztiek hiru funtzio nagusi dituzte: Nutrizio-funtzioa, beraien arteko harremanak eta ugalketa.

Nutrizio-funtzioa: izaki bizidunek ingurunetik lortzen dituzte bizitzeko behar dituzten substantziak: oxigenoa, ura, elikagaiak...

Harremanak: izaki bizudun guztiek elkar komunikatzeko ahalmena dute.

Ugalketa: izaki bizidunek beren berdinak diren izakiak sortzen dituzte. Horri esker, espezieek denboran zehar irauten duten. Bi ugalketa mota daude:


  • Ugalketa asexuala: bizidun bakar batek hartzen du parte.
  • Ugalketa sexuala: bi bizidunek hartzen dute parte: arrak eta emeak.
Bizidunen funtzioak argiago ulertzeko, klikatu hemen.






jueves, 26 de noviembre de 2009

Unibertsoaren sorrera!!


Zientzilariek diotenez, duela 14 milioi urte inguru, espazioan izandako leherketa handi batek sortu homen zuen unibertsoa.

Leherketa honi "Big Bang" izena jarri zioten eta horregatik, gaur egun, hitz hau entzutean unibertsoaren eta lurraren sorrerarekin erlazionatzen dugu.

"Big Bang"-aren ondorioz, pixkanaka pixkanaka planeta, izarrak eta galaxiak eratuz joan ziren.
  1. Gure planeta, hau da, Lurra, duela 4.500 milioi urte inguru sortu zen eta Esnebidea izenez ezagutzen dugun galaxian dugu kokatua.
  2. Guk ezagutzen dugun izarrik ezagunena Eguzkia dugu. Bere barneko tenperatura 15 milioi ºC ingurukoa da eta kanpokoa 6.000 ºC ingurukoa.
  3. Gure eguzkiaren inguran, Lurra barne, 9 planeta daude biraka, Eguzki sistema osatuz. Hauek dira planetak: Merkurio, Artizarra, Lurra, Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno.
Unibertsoaren sorrera argiago ikusteko, goazen Txanelara.

Unibertsoaren sorrera bideoan ikusi nahi baduzue, klikatu hemen.

miércoles, 25 de noviembre de 2009

KIROLA = OSASUNA


Kirola egitean gure gorputza zaintzen dugu, horregatik, futbolean jokatzean, soka saltoan aritzean, harrapaketan, stop-ean, armiarmian...jolasten dugunean osasuna zaintzen ari gara.

Kirola egitearen ondorio positiboak:
  • Osasuna eta bizi-kalitatea hobetzen du.
  • Hezurrak hazten laguntzen du (luzeeran eta sendotasunean).
  • Gizentasuna saihesten laguntzen du, kaloriak erretzen dituztelako eta gehiegizko kiloak hartzeko aukerak murrizten direlako.
  • Gorputza modu orekatu batean hazten laguntzen du. Jolastu eta mugitzen diren haurrak giharrak lantzen dituzte, ondorioz, gihar indartsuak eta osasuntsuak sortuz.
  • Bihotzaren funtzionamendua hobetzen du (bihotz osasuntsua).
  • Arnasa hartzeko ahalmena hobetzen du.
  • Gaixotasunei aurre egiteko gaitasun hobeak.
  • Digestioa errazten du.
  • Lo egitea errazten du.
  • Lagun berriak egiten laguntzen du.
  • Bizitzarako beharrezkoak diren jarrera egokiak ikasten laguntzen du (talde lana, arauekiko eta lagunekiko errespetua...).

Hezur eta gihar sistemak: bi bideo

Hezur sistema



Gihar sistema

Hezurdura eta giharrak: MUGIMENDUA


Hezurrek, giharrek eta artikulazioek giza gorputzeko lokomozio aparatua osatzen dute.

Hezurrak: giza hezurdurak 208 hezur ditu. Soineko edo gorputz-egitura eusten du; barruko organoak babesten ditu (giharraren laguntzaz), mugimendua ahalbideratzen du eta zelulen sorreran, kaltzioaren metabolismoan eta mineralen metaketan parte hartzen du. Animalia baten hezurrak, hezur guztien multzoak, hezurdura osatzen dute.

Giharrak: 650 gihar ditu giza gorputzak. Mugimenduaren motoreak dira, hau da, gorputzeko edozein mugimendu giharrek sortzen dituzte. Gure gorputzaren pisuaren erdia giharrek osatzen dituzte eta leku guztietan aurki ditzazkegu: azalean, begietan, behatzetan, bihotzean...

Funtzioa:
  • Hezurrak: gorputz egitura eusten du, barruko organoak babesten ditu eta mugimenduak ahalbideratzen ditu.
  • Giharrak: mugimenduaren motorak dira. Giharrik gabe gure gorputza era bat geldi egongo litzateke. Giharrak hezurretan finkatzen dira eta horri esker mugi gaitezke.
Nola zaindu? Gure hezurrak zaintzeko A,B,C,D eta E bitaminak hartu behar ditugu. Kaltzioa ere hartu behar dugu (esnea) hezurrak indartsuak izateko. Giharretan lesiorik edo minik ez izateko, kirola egin aurretik giharrak luzatzea eta berotzea oso garrantzitsua da.







martes, 24 de noviembre de 2009

Lokomozio aparatua


Lokomozio aparatua:lokomoziorako erabiltzen diren organo eta atalen multzoa da.

Lokomozioa: leku batetik bestera higitzearen ekintza eta ondorioa da.

Bizidunen hezur-multzoari eskeletoa edo hezurdura esaten zaio. Hezurrak ornodunek soilik dituzten egitura batzuk dira, eta beren eginkizun nagusia muskuluei eustea da. Baina, horrez gain, beste bi eginkizun ere badituzte: hainbat organo babestea eta mineralak metatzea (kaltzioa adibidez), hau da, mineralak gordetzea gorputzak behar dutenean erabiltzeko.

Hezurrak ez dira guztiak berdinak; betetzen duten eginkizunaren arabera egokituta daude. Hala, badira batzuk luzeak, zangoetako eta besoetako hezurrak adibidez. Beste batzuk, berriz, laburrak dira, bizkarrezurra osatzen duten ornoak edo eskumuturrekoak esaterako. Azkenik, badira hezur zapalak ere, burezurra osatzen duten hezurrak eta omoplatoak, besteak beste.