Euskal Herriko klima
Euskal Herrian lau klima ezberdin ditugu:- Ozeanikoa: euri asko eta erregularki egiten du urte guztian zehar. Tenperatura epela, urteko batazbesteko tenperatura 13ºC-takoa baita (neguan 8ºC eta udan 22ºC).
- Trantsiziozkoa: euri dexente egiten du. Urteko batazbesteko tenperatura 11-12ºC-takoa eta neguak hotzak eta izozte ugarikoak izaten dira.
- Mediterranear kontinentalizatua: euri gutxi egiten du, baina modu irregular batean (batzuetan asko, bestetan ia ezer ez). Tenperatura aldaketak ere oso handiak dira: neguan hotz handia egiten du eta udan, aldiz, bero izugarria (lehorteak egon ohi dira).
- Mendialdekoa: Euskal Herriko mendi garaienetan ematen den klima dugu. Neguan elurra egiten du eta udan, aldiz, eguraldi beroa eta era berean goxoa. Urteko batazbesteko tenperatura 8ºC-takoa da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario