Gizakiok nola ugaltzen garen ikasteko, ikus itzazue ondorengo bideoak (gazteleraz).
viernes, 27 de noviembre de 2009
Bizidunen funtzioak
![](http://lolacas.files.wordpress.com/2008/11/animaliak1.jpg)
Nutrizio-funtzioa: izaki bizidunek ingurunetik lortzen dituzte bizitzeko behar dituzten substantziak: oxigenoa, ura, elikagaiak...
Harremanak: izaki bizudun guztiek elkar komunikatzeko ahalmena dute.
Ugalketa: izaki bizidunek beren berdinak diren izakiak sortzen dituzte. Horri esker, espezieek denboran zehar irauten duten. Bi ugalketa mota daude:
- Ugalketa asexuala: bizidun bakar batek hartzen du parte.
- Ugalketa sexuala: bi bizidunek hartzen dute parte: arrak eta emeak.
jueves, 26 de noviembre de 2009
Unibertsoaren sorrera!!
![](http://zabawiki3a.wikispaces.com/file/view/big_bang_ja.jpg/71455947/big_bang_ja.jpg)
Zientzilariek diotenez, duela 14 milioi urte inguru, espazioan izandako leherketa handi batek sortu homen zuen unibertsoa.
Leherketa honi "Big Bang" izena jarri zioten eta horregatik, gaur egun, hitz hau entzutean unibertsoaren eta lurraren sorrerarekin erlazionatzen dugu.
"Big Bang"-aren ondorioz, pixkanaka pixkanaka planeta, izarrak eta galaxiak eratuz joan ziren.
- Gure planeta, hau da, Lurra, duela 4.500 milioi urte inguru sortu zen eta Esnebidea izenez ezagutzen dugun galaxian dugu kokatua.
- Guk ezagutzen dugun izarrik ezagunena Eguzkia dugu. Bere barneko tenperatura 15 milioi ºC ingurukoa da eta kanpokoa 6.000 ºC ingurukoa.
- Gure eguzkiaren inguran, Lurra barne, 9 planeta daude biraka, Eguzki sistema osatuz. Hauek dira planetak: Merkurio, Artizarra, Lurra, Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno.
Unibertsoaren sorrera bideoan ikusi nahi baduzue, klikatu hemen.
miércoles, 25 de noviembre de 2009
KIROLA = OSASUNA
![](http://www.bergara.net/Kirola/multideporte.gif)
Kirola egitean gure gorputza zaintzen dugu, horregatik, futbolean jokatzean, soka saltoan aritzean, harrapaketan, stop-ean, armiarmian...jolasten dugunean osasuna zaintzen ari gara.
Kirola egitearen ondorio positiboak:
- Osasuna eta bizi-kalitatea hobetzen du.
- Hezurrak hazten laguntzen du (luzeeran eta sendotasunean).
- Gizentasuna saihesten laguntzen du, kaloriak erretzen dituztelako eta gehiegizko kiloak hartzeko aukerak murrizten direlako.
- Gorputza modu orekatu batean hazten laguntzen du. Jolastu eta mugitzen diren haurrak giharrak lantzen dituzte, ondorioz, gihar indartsuak eta osasuntsuak sortuz.
- Bihotzaren funtzionamendua hobetzen du (bihotz osasuntsua).
- Arnasa hartzeko ahalmena hobetzen du.
- Gaixotasunei aurre egiteko gaitasun hobeak.
- Digestioa errazten du.
- Lo egitea errazten du.
- Lagun berriak egiten laguntzen du.
- Bizitzarako beharrezkoak diren jarrera egokiak ikasten laguntzen du (talde lana, arauekiko eta lagunekiko errespetua...).
Hezurdura eta giharrak: MUGIMENDUA
Hezurrek, giharrek eta artikulazioek giza gorputzeko lokomozio aparatua osatzen dute.
Hezurrak: giza hezurdurak 208 hezur ditu. Soineko edo gorputz-egitura eusten du; barruko organoak babesten ditu (giharraren laguntzaz), mugimendua ahalbideratzen du eta zelulen sorreran, kaltzioaren metabolismoan eta mineralen metaketan parte hartzen du. Animalia baten hezurrak, hezur guztien multzoak, hezurdura osatzen dute.
Giharrak: 650 gihar ditu giza gorputzak. Mugimenduaren motoreak dira, hau da, gorputzeko edozein mugimendu giharrek sortzen dituzte. Gure gorputzaren pisuaren erdia giharrek osatzen dituzte eta leku guztietan aurki ditzazkegu: azalean, begietan, behatzetan, bihotzean...
Funtzioa:
- Hezurrak: gorputz egitura eusten du, barruko organoak babesten ditu eta mugimenduak ahalbideratzen ditu.
- Giharrak: mugimenduaren motorak dira. Giharrik gabe gure gorputza era bat geldi egongo litzateke. Giharrak hezurretan finkatzen dira eta horri esker mugi gaitezke.
martes, 24 de noviembre de 2009
Lokomozio aparatua
![](http://piperguru.weebly.com/uploads/1/8/6/5/1865896/4908986.png?112x98)
Lokomozio aparatua:lokomoziorako erabiltzen diren organo eta atalen multzoa da.
Lokomozioa: leku batetik bestera higitzearen ekintza eta ondorioa da.
Bizidunen hezur-multzoari eskeletoa edo hezurdura esaten zaio. Hezurrak ornodunek soilik dituzten egitura batzuk dira, eta beren eginkizun nagusia muskuluei eustea da. Baina, horrez gain, beste bi eginkizun ere badituzte: hainbat organo babestea eta mineralak metatzea (kaltzioa adibidez), hau da, mineralak gordetzea gorputzak behar dutenean erabiltzeko.
Hezurrak ez dira guztiak berdinak; betetzen duten eginkizunaren arabera egokituta daude. Hala, badira batzuk luzeak, zangoetako eta besoetako hezurrak adibidez. Beste batzuk, berriz, laburrak dira, bizkarrezurra osatzen duten ornoak edo eskumuturrekoak esaterako. Azkenik, badira hezur zapalak ere, burezurra osatzen duten hezurrak eta omoplatoak, besteak beste.
jueves, 19 de noviembre de 2009
Euskal Herriko klima
Euskal Herrian lau klima ezberdin ditugu:
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/archive/0/06/20091018222246%21Euskal_herriko_klimen_mapa.png)
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/archive/0/06/20091018222246%21Euskal_herriko_klimen_mapa.png)
- Ozeanikoa: euri asko eta erregularki egiten du urte guztian zehar. Tenperatura epela, urteko batazbesteko tenperatura 13ºC-takoa baita (neguan 8ºC eta udan 22ºC).
- Trantsiziozkoa: euri dexente egiten du. Urteko batazbesteko tenperatura 11-12ºC-takoa eta neguak hotzak eta izozte ugarikoak izaten dira.
- Mediterranear kontinentalizatua: euri gutxi egiten du, baina modu irregular batean (batzuetan asko, bestetan ia ezer ez). Tenperatura aldaketak ere oso handiak dira: neguan hotz handia egiten du eta udan, aldiz, bero izugarria (lehorteak egon ohi dira).
- Mendialdekoa: Euskal Herriko mendi garaienetan ematen den klima dugu. Neguan elurra egiten du eta udan, aldiz, eguraldi beroa eta era berean goxoa. Urteko batazbesteko tenperatura 8ºC-takoa da.
martes, 17 de noviembre de 2009
ONGI ETORRI L.H. 4ko BLOGERA!!!
Kaixo!! Sortu berri dugun blog honetan, Udarregi ikastolako 4. mailako ikasleek kurtsoan zehar (2009/2010) landuko dituzten gaien eta materialen inguruan ibiliko gara. Blog honen sortzaileak Gasteizko Irakasleen Eskolako bi ikasle gara eta gure helburu nagusia, bloga 4. mailako ikasle hauentzat erabilgarria izatea da, bertara igotzen ditugun edukiak modu ezberdin eta politago batean ikasiz. Beraz, ongi etorri eta ekin lanari!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)